ABUZTUAREN EGUTEGIA

Abuztuaren 20tik irailaren 2ra

Egunero herri desberdin batean

11:00etatik 14:00etara

Non gaude?

  • ‘BIRZIKLAPENEAN JAIOAK GARA’ kanpaina Euskadin barrena ibiliko da, 14 HERRI bisitatuko dituen karpa ibiltari batekin. Jardunaldi horien arteko hamarretan zenbait hondartzagunetan izango da eta gainerako lau jardunalditan oporren ikuspegitik interes berezia duten beste herri batzuetan instalatuko da.

  • ERASKUSKETAGUNE BAT, GUNE LUDIKO BAT ETA KANPO-JARDUERA BAT DU, guztiak ere izaera partizipatibo eta interaktibo nabarmenarekin, herritarrengana helburu bikoitzarekin heltzeko: birziklapen handiagoa bultzatzea, ez birziklatzeko aitzakiei soluzioa bilatuz; eta birziklapen hobea, edukiontzi bakoitzean zer hondakin mota bota behar den azalduta.

  • Gainera, musika perkusionisten talde batek standaren inguruan dauden lagunak gonbidatzen ditu BATUKADA oso berezi batean parte hartzera, eta musika-tresna birziklatuekin lortuko da musika.

KANPAINA IRAILEAN, URRIAN ETA AZAROAN

Euskadiko hondakin-planaren helburuak dira protagonista erakusketagunean. Helburu horiek lortzeko herritarrek duten funtsezko papera azpimarratuko da bertan eta zenbait aholku erabilgarri ematen dira ekonomia zirkularraren oinarrizko kontzeptuei buruz, murrizteari, birziklatzeari eta berrerabiltzeari dagokionez.

HIRU GUNETAN zatituko da:

  • NOLA BIRZIKLATU ONDO: aholku praktikoak, gomendio eta datu bitxiak behar bezala eta modu sinplean birziklatzeko eta zer birziklatu dezakegun ikasteko, baita birziklapenaren mito eta onurak ezagutzeko ere.

  • NOLA BIRZIKLATZEN DEN: birziklatze-prozesuaren funtzionamenduari eta edukiontzi egokian botatzen ditugunean gure ontziei gertatzen zaienari buruzko azalpena.

  • BIRZIKLATU ZURE AITZAKIAK: etxean birziklatzeko garaian ditugun helburu nagusiei buruz gogoeta egiteko panela (lekurik eza, interesik eza, mito faltsuak…) eta soluzioak bilatzen saiatzea.

  • Jarduera ludikoa HONDAKINEN BANAKETARI BURUZ

  • ECOEMBES BAROMETROA: birziklapenari eta bilketari buruzko estatu osoko datuak biltzen dituen mapa, autonomia-erkidegoaren eta herriaren xehetasunarekin.

  • ECOVIDRIO JARDUERAK: beira birziklatuarekin alezko apaingarriak egiteko tailerrak eta beira-ontziak ezagutzeko jokoa.

  • REZIKLATESTA: 15 galdera biltzen dituen test interaktiboa, espezifikoki kanpainarako diseinatutakoa.

Kanpoaldean egingo diren HIRU JARDUERA LUDIKOREKIN osatuko dira kale-ekintzak:

  • NIRE KONPROMISOAK: photocall-a, non parte-hartzaileek, atrezzo txiki batekin, argazki bat egin ahalko duten gehiago eta hobeto birziklatzeko beren konpromisoarekin.

  • BIRZIKLAPENEAN JAIOAK GARA: panel honetan argazkiak atera ahalko dituzte kanpainako pertsonaietako bat direla antzeztuz.

  • BATUKADA: ordu-erdian behin gutxi gorabehera kanpainaren abestia joko da eta dinamizazio berezi bat egingo da hurbilean dauden pertsona guztiei parte hartzera animatuz. Horretarako, ontziekin birziklatutako eta egindako perkusioko musika-tresnak banatuko dira.

Irailaren 14tik azaroaren 2ra

2, 3 edo 4 egun herri bakoitzean

09:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara

Eskola-bisita gidatu bereziak eskola-ordutegian

Hitzordua ekatzeko:

Teléfonoa 660 040 913

Mezu elektronikoa: birziklatu@prismaglobal.es

Non gaude?